XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertatu zenaren berri eman zion alkateak Petronio San Román generalari azkeneko esaldi literala barne, telegrama alarmagarri baten bitartez.

Badirudi San Román generalak hitzez-hitz hartu zuela semearen borondatea, zeren ez baitzen horren bila abiatu, aldiz emaztea alabekin bidali zuen, bai beste bi emakume larri ere itxuraz bere arrebak.

Kargauntzian etorri ziren.

Bayardo San Román-en zorigaitzak eraginik lutoa lepazamarreraino, eta ileak minaren minez banatuta.

Lehorrera baino lehen zapatak erantzi zituzten eta kalean barrena mendiskaraino oinez oinutsik abiatu eguerdiko hauts kiskalgarrian tiki-taka, ile xerloak zainetatik atereaz eta hain heiagora lazgarriz negarrez, ze pozezkoak ziruditen.

Magdalena Oliver-en balkoitik nituen pasatzen ikusi, eta oraindik gogoan dut nola pentsatu nuen lotsagabekeria haundiagoak izkutatzeko soilik finji zitekeela tamaina hartako bihozmina.

Muinoko etxeraino lagundu zien Lazaro Aponte koronelak, eta ondotik Dionisio Iguaran doktorea igo zen premia gorritarako mandagainean.